Ikustaldiak:

2010/11/18

GABONAK!

        GABONAK!



Bai, badakit Gabonez oso goiz hitz egiten ari naizela, baina hain gogoko dut ezen ezin neban abendura arte itxaron.
Gabonak niretzako urteko sasoirik honenetarikoak dira, urtero familiarekin biltzen gara festa hau ospatzeko, urtero gure Olentzero etortzen da etxera opariak ustera baita Hiru Errege Magoak edo Bizarzuri ere; urtero kaleko argiak jartzen dituzte eta urtero abesti bat edo beste abesten ditugu. Azken hau gehien gustatzen zaidana da.
Gabonak ekitaldirik garrantzitsuenak dira kristautasunarentzako, egun hauetan Jesusen jaiotza ospatzen dugu. Abenduaren 25an Eliz Katolikoa, Eliza Protestantea eta Anglikanoa ospatzen dute, ostera Eliza Ortodoxoa Urtarrilaren 7an.

Abenduaren 8an ohikoa denez, jaiotza eta Gaboneko zuhaitza jartzen dugu. Gabonekin batera urte amaiera etortzen da eta hainbat gabon kantetan entzun dezakegu nola urte amaiera aipatzen duten. Urtero abeslariak gabon kanta ezberdinak abesten dituzte, baita diskoak egin ere.
Hemen TVEn abenduaren 25an abeslari famatuak gabon kantak abesten dituzte, ETB1en urtero Hator Hator izeneko kontzertu bat egiten dute non abeslari euskaldunak gure herriko Gabon kantak abesten dituzte.
Espero dut umeak edo ez hain umeak direnak, Olentzerori, nahiz Hiru Erregeei, nahiz Bizarzuriri euren opariak eskatzen ari direla.

Olentzero
                                       
Bizarzuri
Hiru Errege Magoak

2010/11/14

Musikalak!

MUSIKALAK

Broadway
Gaur musikaletaz hitz egin dut.
Musikalak musika genero bat dira, normalean AEBtako kulturan oso tipikoak dira. Antzezlan mota bat da non musika, abestiak, elkarrizketak eta dantzak bateratzen dira. Eszenatokia handietan egiten dira, esate baterako Londreseko West End antzokietan edo New Yorkeko Broadwaylen.


Musikalak XIX. Mendean hasi ziren, opereta, komedia opera, musikal komedia, pantomima, minstrel show, videvil eta burlesko generoa barne.

Antzerki musikalak Europan sortu ziren lehen esan dudan moduan XIX. mendean opera mota ezberdin bat lez, nahiz eta beste herrialdeetan beste antzerki musikal mota bat eduki: Zartzuela (Espainian) , Operette (Frantzian) eta Music Hall (Ingalaterran). Mende bat geroago, XX. Mendean, Estatu Batuetan garatu zen.

Musikal modernoa aldi ezberdinetan garatu zen, Show Boatik (1927)hasita, jazz fantasiara 1930. hamarkadan eta musikal dramatikoetara 1940. hamarkadan besteak beste: Oklahoma(1943), Carousel  (1945) eta South Pacific (1949). 60-70. hamarkadetan musikalgintzaren produkzio eta soldata kostuak hainbat antzoki itxi egin zuten, bien bitartean “Off-Broadway” eta “Off-off broadway” konpainiak areagotuz joan ziren.
Gaur egun, arraroa da Broadwayen musikal berriak ez ikustea, zeinen musikalak musikal britainiarretan oinarrituta baitaude.

Azken aldiotan hainbat musikal musika talde famatuen abestietan oinarrituta daude, esate baterako, Hoy No Me Puedo Levanta (Mecano), Mamma Mia! (ABBA) eta We Will Rock You (Queen).
Musikalik ezagunenak honako honako hauek dira:
·         - West Side Story
·         - The Lion King·
·         - Chicago
·         - Grease
·         - Hairspray
·         - Billie Elliot
·         - King of Pop
-  - 9 to 5





2010/11/03

DOLLY PARTON!

   Dolly Parton

Barkatu egun hauetan ez idazteagatik.
ESPERO GENUEN MOMENTUA HELDU DA!
Gaur Dolly Partonetaz hitz egingo dut, musika countryko abeslari emakumetatik onenetarikoa dugu Dolly.


Dolly Parton AEBtako Tennessee estatuko Sevierville hirian jaio zen 1946ko urtarrilaren 19an. Hamabi anai-arrebetatik laugarrena da. Aberastasun gutxiko familiakoa zen.


Dollyk bizi zen Irratian eta telebista saioetan hasi zen abesten. Hamabi urterekin Knoxvilleko telebistan agertu zen, hamahirurekin bere lehenengo abestia grabatu zuen, eta Nashvilleko Grand Ole Opry erakustaldian ezagutzera eman zuen bere izena. Hank Wlliams Jr. eta Skeeter Daviserako idatzitako abestiak izan ziren bere lehenengo arrakastak.  1965an Monumet Recordsekin kontratu bat sinatu zuen, eta bere burua pop abeslari moduan aurkeztu nahi izan zuten, baina bere single bakarra “Happy, Happy Birthday baby” ez zuen arrakasta handirik izan.
Hortik aurrera country musikara dedikatu zen. 1967an bere lehen country singlea  “Dumb Blonde” kaleratu zuen, single honek ez zuen Dollyk idatzi. Urte amaieran bere bigarren abestia aurkezten du “Something Fishy”. Bi abesti hauek bere lehengo diskoa sortzeari lagun zion, “Hello, I’m Dolly” izenekoa.
Porter  Wagonen programan parte-hartzailea egin zen eta RCA Victor diskografiarekin kontratu bat egin zuen, diskografia honekin hogei urtez egon zen.  Wagon eta Partonek batera lan egiten hasi ziren eta bere lehen diskoan Tom Paxtonen “The Last Thing on my Mind”en “cover” deritzona egin zuten.  1967. Urtearen amaieran beraien diskoa “Just Between you and me” ikaleratu zuten.
1968an “Just because I’m a Woman” izeneko diskoa kaleratu zuen Dolly bakarrik. Hortik aurrera bere abestiei musika folklorikoa sartu zuen, bere txikitako hezkuntza apalean oinarrituta, honen adibideak dira “Coat of Many Colors” eta “Jolene” abestiak. 
 
1974an “I Will Always Love You” abestiarekin country musikako lehena izan zen. Naiz eta country musikako abeslaritzat ezaguna eduki, bere lorpenik handienak pop musika merkatuan izan zen, baita antzezle modura ere. 1977an “Here You Come Again” diskoa izan da gehien saldu duen diskoa, milio bat kopia  saldu zituen eta diskoa izena ematen duen abestiak pop musikako hamar sarietara aurkeztua izan zen. Aurrerago disko gehiago egin ditu, hainbaten artean:
1967: Hello, I'm Dolly 
1968: Justo Because I'm a Woman
1971: Joshua 
1971: Coat of Many Colors
1972:Touch Your Woman
1974: Jolene
1977: Here You Come Again
1980: 9 to 5 and Odd Jobs






                                                                                                                 

2010/10/28

ZORIONAK BRAD! HAPPY BIRTHDAY BRAD!

Gaur Brad Paisley, country abeslariak, 38 urte betetzen ditu. ZORIONAK! HAPPY BIRTHDAY!

Glen Dale-en jaio zen, gaur 38 urte, AEBtako West Virginia estatuan. Brad dugu country musikako abeslari eta musika-idazle. Bere estiloa country musika tradizionala eta Soputhern Rock estiloen nahasketa da, eta abesti gehienak humorearekin eta pop kulturarekin erlazionatuta daude.

Brad Grand Ole Opryn-n
Musika countryren influentzia bere aititarengadik datorkio, Warren Jarvis,  bera izan baizen bere lehenengo gitarra oparitu ziona (Sears Danelectro Silvertone modelokoa) zortzi urte zuenean eta aititak bere irakatsi zion gitarra jotzen. Hamar urterekin elizan abestu zuen gabon kanta bat, bertan publiko baten aurrean abesten zuen lehenengo aldia izan zen. Hamabi urterekin bere lehenengo abestia sortu zuen “Born on Christmas Day” deitua. Hamahiru urterekin musika talde bat egin zuen bere gurasoen lagunen semeekin “Brad Paisley and the C-Notes” deitua. Unibertsitatean zegoen bitartean Frank Rogers esagutu zuen, nor bere produktorea bilakatu zen.

Bere debuta abeslari lez, Arista Nashvillen izan zen 1999. urtean , non “Who Needs Pictures” abestia abestu zuen. Urte berean bere lehenengo agerraldia egin zuen Grand Ole Opry-en.

Bere diskoak honako hauek dira:

- Who Needs Pictures (1999)
- Part II (2001)
- Time Well Wasted (2005)
- Brad Paisley Christmas (2006)
- 5th Gear (2007)
- Play (2008)
- Hits Alive (urte honetako azaroaren 2an aurkeztuko da)

Brad eta Dolly Partonek, abesti bat egin zuten
 Bihar Dolly Partonetaz hitz egingo dut, nire ustez Country musikako abeslaririk onena!



2010/10/26

Taylor Swift


         Taylor Swift
Gaur eta beste egun batzuetan zehar country musikako abeslaririk entzutetsuenei buruzko informazio, bideoak eta argazkiak jarriko ditut blogan.

Taylor Swift 1989ko abenduaren 13an jaio zen Wyomissing, AEBtako Pensilvania estatuan. Txikitatik gustuko izan dau poesia eta poesia lehiaketa bat irabazi zuen, baina gehiago abestiak zuen gogoko. Hamar urterekin Dolly Parton, Dixie Chicks eta Shania Twain-en abestiak abesten zituen eta zenbait karaoke lehiaketa irabazi zituen. Hamabi urterekin gitarra joten ikasi zuen eta urte berekin bere lehenetariko abestiak idazten hasi zen. Taylor Swiften gurasoak Nashvillera bizitzera joan ziren, baita Taylor ere. 2004an Taylor enpresa batek eginiko eskaintza bat ezeztatu zuen, bere abestiak grabatu ezin zuelako, baina bi urte geroago Sony enpresak bere lehengo albuma kaleratzen du.

Bere lehenengo albumetik, Taylor Swift”, ospetsu bihurtu zen Taylor. Hiru disko kaleratu ditu, “Fearless” eta berriena atzo bertan kaleratu izan zen, “Speak Now” .
“Taylor Swift” dikoaren abestirik esagunenak besteak beste: “Teadrops On My Guitar” eta “Our Song”.
“Fearless” diskotik entzunenetariko abestiak honek dira: “Love Story”, “Fifteen” eta “ You Belong With Me” .
 
Atzo bertan aurkeztu zuen “Speak Now” diskoa, hamalau abestiz osatuta dago, “Mine” eta “Back To December” besteak beste. Abestien letra Taylor Lautner, Kanye West eta John Mayerrekin eukitako amodiozko harremanetan oinarrituta dago.
                                                 FearlessboyApplejack

2010/10/25

Country Musika!

Country musika 20. hamarkadan sortu zen AEBtako hegoaldean. Hasieretan Europako etorkinek ekarritako musika folklorikoagaz, batez eres Irlandakoa, eta AEBtako blues, gospel eta musika erlijioso eta espiritualarekin nahastatu zuten.
Country musikan parte hartzen duten instrumentuak, harizkoak dira, besteak beste gitarra, banjoa, biolina eta kontrabaxua, baina airezko instrumentu bi ere, akordeoia eta armonika. Country modernoan gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, teklatua, dobroa eta steel gitarra ere erabiltzen dute.
Country musikako lehen abestia Carter familiak grabatu zuen, Jimmie Rodgersekin batera. “Hillbilly” estiloa deitu zuten, urte batzuk geroago country izenarekin ezagutuko zena. 40. hamarkadan Pete Seeger eta Hank Williams country estiloa ospetsu egin zuten. 50. hamarkadan rock and roll-en elementu batzuk bereganatu zituen. Gaur egun pop eta rock musikarekin nahastatutako abestiak entzu ditzaguz.
Abeslaririk garrantzitsuenak Johnny Cash, Alan Jackson, Dolly Parton, Brad Paisley dira besteak beste.