Ikustaldiak:

2010/10/25

Country Musika!

Country musika 20. hamarkadan sortu zen AEBtako hegoaldean. Hasieretan Europako etorkinek ekarritako musika folklorikoagaz, batez eres Irlandakoa, eta AEBtako blues, gospel eta musika erlijioso eta espiritualarekin nahastatu zuten.
Country musikan parte hartzen duten instrumentuak, harizkoak dira, besteak beste gitarra, banjoa, biolina eta kontrabaxua, baina airezko instrumentu bi ere, akordeoia eta armonika. Country modernoan gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, teklatua, dobroa eta steel gitarra ere erabiltzen dute.
Country musikako lehen abestia Carter familiak grabatu zuen, Jimmie Rodgersekin batera. “Hillbilly” estiloa deitu zuten, urte batzuk geroago country izenarekin ezagutuko zena. 40. hamarkadan Pete Seeger eta Hank Williams country estiloa ospetsu egin zuten. 50. hamarkadan rock and roll-en elementu batzuk bereganatu zituen. Gaur egun pop eta rock musikarekin nahastatutako abestiak entzu ditzaguz.
Abeslaririk garrantzitsuenak Johnny Cash, Alan Jackson, Dolly Parton, Brad Paisley dira besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario