Taylor Swift
Gaur eta beste egun batzuetan zehar country musikako abeslaririk entzutetsuenei buruzko informazio, bideoak eta argazkiak jarriko ditut blogan.
Taylor Swift 1989ko abenduaren 13an jaio zen Wyomissing, AEBtako Pensilvania estatuan. Txikitatik gustuko izan dau poesia eta poesia lehiaketa bat irabazi zuen, baina gehiago abestiak zuen gogoko. Hamar urterekin Dolly Parton, Dixie Chicks eta Shania Twain-en abestiak abesten zituen eta zenbait karaoke lehiaketa irabazi zituen. Hamabi urterekin gitarra joten ikasi zuen eta urte berekin bere lehenetariko abestiak idazten hasi zen. Taylor Swiften gurasoak Nashvillera bizitzera joan ziren, baita Taylor ere. 2004an Taylor enpresa batek eginiko eskaintza bat ezeztatu zuen, bere abestiak grabatu ezin zuelako, baina bi urte geroago Sony enpresak bere lehengo albuma kaleratzen du.
Bere lehenengo albumetik, “Taylor Swift”, ospetsu bihurtu zen Taylor. Hiru disko kaleratu ditu, “Fearless” eta berriena atzo bertan kaleratu izan zen, “Speak Now” .“Taylor Swift” dikoaren abestirik esagunenak besteak beste: “Teadrops On My Guitar” eta “Our Song”.
“Fearless” diskotik entzunenetariko abestiak honek dira: “Love Story”, “Fifteen” eta “ You Belong With Me” .Atzo bertan aurkeztu zuen “Speak Now” diskoa, hamalau abestiz osatuta dago, “Mine” eta “Back To December” besteak beste. Abestien letra Taylor Lautner, Kanye West eta John Mayerrekin eukitako amodiozko harremanetan oinarrituta dago.
FearlessboyApplejack

No hay comentarios:
Publicar un comentario