Ikustaldiak:

2010/11/03

DOLLY PARTON!

   Dolly Parton

Barkatu egun hauetan ez idazteagatik.
ESPERO GENUEN MOMENTUA HELDU DA!
Gaur Dolly Partonetaz hitz egingo dut, musika countryko abeslari emakumetatik onenetarikoa dugu Dolly.


Dolly Parton AEBtako Tennessee estatuko Sevierville hirian jaio zen 1946ko urtarrilaren 19an. Hamabi anai-arrebetatik laugarrena da. Aberastasun gutxiko familiakoa zen.


Dollyk bizi zen Irratian eta telebista saioetan hasi zen abesten. Hamabi urterekin Knoxvilleko telebistan agertu zen, hamahirurekin bere lehenengo abestia grabatu zuen, eta Nashvilleko Grand Ole Opry erakustaldian ezagutzera eman zuen bere izena. Hank Wlliams Jr. eta Skeeter Daviserako idatzitako abestiak izan ziren bere lehenengo arrakastak.  1965an Monumet Recordsekin kontratu bat sinatu zuen, eta bere burua pop abeslari moduan aurkeztu nahi izan zuten, baina bere single bakarra “Happy, Happy Birthday baby” ez zuen arrakasta handirik izan.
Hortik aurrera country musikara dedikatu zen. 1967an bere lehen country singlea  “Dumb Blonde” kaleratu zuen, single honek ez zuen Dollyk idatzi. Urte amaieran bere bigarren abestia aurkezten du “Something Fishy”. Bi abesti hauek bere lehengo diskoa sortzeari lagun zion, “Hello, I’m Dolly” izenekoa.
Porter  Wagonen programan parte-hartzailea egin zen eta RCA Victor diskografiarekin kontratu bat egin zuen, diskografia honekin hogei urtez egon zen.  Wagon eta Partonek batera lan egiten hasi ziren eta bere lehen diskoan Tom Paxtonen “The Last Thing on my Mind”en “cover” deritzona egin zuten.  1967. Urtearen amaieran beraien diskoa “Just Between you and me” ikaleratu zuten.
1968an “Just because I’m a Woman” izeneko diskoa kaleratu zuen Dolly bakarrik. Hortik aurrera bere abestiei musika folklorikoa sartu zuen, bere txikitako hezkuntza apalean oinarrituta, honen adibideak dira “Coat of Many Colors” eta “Jolene” abestiak. 
 
1974an “I Will Always Love You” abestiarekin country musikako lehena izan zen. Naiz eta country musikako abeslaritzat ezaguna eduki, bere lorpenik handienak pop musika merkatuan izan zen, baita antzezle modura ere. 1977an “Here You Come Again” diskoa izan da gehien saldu duen diskoa, milio bat kopia  saldu zituen eta diskoa izena ematen duen abestiak pop musikako hamar sarietara aurkeztua izan zen. Aurrerago disko gehiago egin ditu, hainbaten artean:
1967: Hello, I'm Dolly 
1968: Justo Because I'm a Woman
1971: Joshua 
1971: Coat of Many Colors
1972:Touch Your Woman
1974: Jolene
1977: Here You Come Again
1980: 9 to 5 and Odd Jobs






                                                                                                                 

1 comentario: