Ikustaldiak:

2010/11/18

GABONAK!

        GABONAK!



Bai, badakit Gabonez oso goiz hitz egiten ari naizela, baina hain gogoko dut ezen ezin neban abendura arte itxaron.
Gabonak niretzako urteko sasoirik honenetarikoak dira, urtero familiarekin biltzen gara festa hau ospatzeko, urtero gure Olentzero etortzen da etxera opariak ustera baita Hiru Errege Magoak edo Bizarzuri ere; urtero kaleko argiak jartzen dituzte eta urtero abesti bat edo beste abesten ditugu. Azken hau gehien gustatzen zaidana da.
Gabonak ekitaldirik garrantzitsuenak dira kristautasunarentzako, egun hauetan Jesusen jaiotza ospatzen dugu. Abenduaren 25an Eliz Katolikoa, Eliza Protestantea eta Anglikanoa ospatzen dute, ostera Eliza Ortodoxoa Urtarrilaren 7an.

Abenduaren 8an ohikoa denez, jaiotza eta Gaboneko zuhaitza jartzen dugu. Gabonekin batera urte amaiera etortzen da eta hainbat gabon kantetan entzun dezakegu nola urte amaiera aipatzen duten. Urtero abeslariak gabon kanta ezberdinak abesten dituzte, baita diskoak egin ere.
Hemen TVEn abenduaren 25an abeslari famatuak gabon kantak abesten dituzte, ETB1en urtero Hator Hator izeneko kontzertu bat egiten dute non abeslari euskaldunak gure herriko Gabon kantak abesten dituzte.
Espero dut umeak edo ez hain umeak direnak, Olentzerori, nahiz Hiru Erregeei, nahiz Bizarzuriri euren opariak eskatzen ari direla.

Olentzero
                                       
Bizarzuri
Hiru Errege Magoak

No hay comentarios:

Publicar un comentario