Ikustaldiak:

2010/11/18

GABONAK!

        GABONAK!



Bai, badakit Gabonez oso goiz hitz egiten ari naizela, baina hain gogoko dut ezen ezin neban abendura arte itxaron.
Gabonak niretzako urteko sasoirik honenetarikoak dira, urtero familiarekin biltzen gara festa hau ospatzeko, urtero gure Olentzero etortzen da etxera opariak ustera baita Hiru Errege Magoak edo Bizarzuri ere; urtero kaleko argiak jartzen dituzte eta urtero abesti bat edo beste abesten ditugu. Azken hau gehien gustatzen zaidana da.
Gabonak ekitaldirik garrantzitsuenak dira kristautasunarentzako, egun hauetan Jesusen jaiotza ospatzen dugu. Abenduaren 25an Eliz Katolikoa, Eliza Protestantea eta Anglikanoa ospatzen dute, ostera Eliza Ortodoxoa Urtarrilaren 7an.

Abenduaren 8an ohikoa denez, jaiotza eta Gaboneko zuhaitza jartzen dugu. Gabonekin batera urte amaiera etortzen da eta hainbat gabon kantetan entzun dezakegu nola urte amaiera aipatzen duten. Urtero abeslariak gabon kanta ezberdinak abesten dituzte, baita diskoak egin ere.
Hemen TVEn abenduaren 25an abeslari famatuak gabon kantak abesten dituzte, ETB1en urtero Hator Hator izeneko kontzertu bat egiten dute non abeslari euskaldunak gure herriko Gabon kantak abesten dituzte.
Espero dut umeak edo ez hain umeak direnak, Olentzerori, nahiz Hiru Erregeei, nahiz Bizarzuriri euren opariak eskatzen ari direla.

Olentzero
                                       
Bizarzuri
Hiru Errege Magoak

2010/11/14

Musikalak!

MUSIKALAK

Broadway
Gaur musikaletaz hitz egin dut.
Musikalak musika genero bat dira, normalean AEBtako kulturan oso tipikoak dira. Antzezlan mota bat da non musika, abestiak, elkarrizketak eta dantzak bateratzen dira. Eszenatokia handietan egiten dira, esate baterako Londreseko West End antzokietan edo New Yorkeko Broadwaylen.


Musikalak XIX. Mendean hasi ziren, opereta, komedia opera, musikal komedia, pantomima, minstrel show, videvil eta burlesko generoa barne.

Antzerki musikalak Europan sortu ziren lehen esan dudan moduan XIX. mendean opera mota ezberdin bat lez, nahiz eta beste herrialdeetan beste antzerki musikal mota bat eduki: Zartzuela (Espainian) , Operette (Frantzian) eta Music Hall (Ingalaterran). Mende bat geroago, XX. Mendean, Estatu Batuetan garatu zen.

Musikal modernoa aldi ezberdinetan garatu zen, Show Boatik (1927)hasita, jazz fantasiara 1930. hamarkadan eta musikal dramatikoetara 1940. hamarkadan besteak beste: Oklahoma(1943), Carousel  (1945) eta South Pacific (1949). 60-70. hamarkadetan musikalgintzaren produkzio eta soldata kostuak hainbat antzoki itxi egin zuten, bien bitartean “Off-Broadway” eta “Off-off broadway” konpainiak areagotuz joan ziren.
Gaur egun, arraroa da Broadwayen musikal berriak ez ikustea, zeinen musikalak musikal britainiarretan oinarrituta baitaude.

Azken aldiotan hainbat musikal musika talde famatuen abestietan oinarrituta daude, esate baterako, Hoy No Me Puedo Levanta (Mecano), Mamma Mia! (ABBA) eta We Will Rock You (Queen).
Musikalik ezagunenak honako honako hauek dira:
·         - West Side Story
·         - The Lion King·
·         - Chicago
·         - Grease
·         - Hairspray
·         - Billie Elliot
·         - King of Pop
-  - 9 to 5





2010/11/03

DOLLY PARTON!

   Dolly Parton

Barkatu egun hauetan ez idazteagatik.
ESPERO GENUEN MOMENTUA HELDU DA!
Gaur Dolly Partonetaz hitz egingo dut, musika countryko abeslari emakumetatik onenetarikoa dugu Dolly.


Dolly Parton AEBtako Tennessee estatuko Sevierville hirian jaio zen 1946ko urtarrilaren 19an. Hamabi anai-arrebetatik laugarrena da. Aberastasun gutxiko familiakoa zen.


Dollyk bizi zen Irratian eta telebista saioetan hasi zen abesten. Hamabi urterekin Knoxvilleko telebistan agertu zen, hamahirurekin bere lehenengo abestia grabatu zuen, eta Nashvilleko Grand Ole Opry erakustaldian ezagutzera eman zuen bere izena. Hank Wlliams Jr. eta Skeeter Daviserako idatzitako abestiak izan ziren bere lehenengo arrakastak.  1965an Monumet Recordsekin kontratu bat sinatu zuen, eta bere burua pop abeslari moduan aurkeztu nahi izan zuten, baina bere single bakarra “Happy, Happy Birthday baby” ez zuen arrakasta handirik izan.
Hortik aurrera country musikara dedikatu zen. 1967an bere lehen country singlea  “Dumb Blonde” kaleratu zuen, single honek ez zuen Dollyk idatzi. Urte amaieran bere bigarren abestia aurkezten du “Something Fishy”. Bi abesti hauek bere lehengo diskoa sortzeari lagun zion, “Hello, I’m Dolly” izenekoa.
Porter  Wagonen programan parte-hartzailea egin zen eta RCA Victor diskografiarekin kontratu bat egin zuen, diskografia honekin hogei urtez egon zen.  Wagon eta Partonek batera lan egiten hasi ziren eta bere lehen diskoan Tom Paxtonen “The Last Thing on my Mind”en “cover” deritzona egin zuten.  1967. Urtearen amaieran beraien diskoa “Just Between you and me” ikaleratu zuten.
1968an “Just because I’m a Woman” izeneko diskoa kaleratu zuen Dolly bakarrik. Hortik aurrera bere abestiei musika folklorikoa sartu zuen, bere txikitako hezkuntza apalean oinarrituta, honen adibideak dira “Coat of Many Colors” eta “Jolene” abestiak. 
 
1974an “I Will Always Love You” abestiarekin country musikako lehena izan zen. Naiz eta country musikako abeslaritzat ezaguna eduki, bere lorpenik handienak pop musika merkatuan izan zen, baita antzezle modura ere. 1977an “Here You Come Again” diskoa izan da gehien saldu duen diskoa, milio bat kopia  saldu zituen eta diskoa izena ematen duen abestiak pop musikako hamar sarietara aurkeztua izan zen. Aurrerago disko gehiago egin ditu, hainbaten artean:
1967: Hello, I'm Dolly 
1968: Justo Because I'm a Woman
1971: Joshua 
1971: Coat of Many Colors
1972:Touch Your Woman
1974: Jolene
1977: Here You Come Again
1980: 9 to 5 and Odd Jobs