MUSIKALAK
![]() |
| Broadway |
Gaur musikaletaz hitz egin dut.
Musikalak musika genero bat dira, normalean AEBtako kulturan oso tipikoak dira. Antzezlan mota bat da non musika, abestiak, elkarrizketak eta dantzak bateratzen dira. Eszenatokia handietan egiten dira, esate baterako Londreseko West End antzokietan edo New Yorkeko Broadwaylen.
Musikalak XIX. Mendean hasi ziren, opereta, komedia opera, musikal komedia, pantomima, minstrel show, videvil eta burlesko generoa barne.Antzerki musikalak Europan sortu ziren lehen esan dudan moduan XIX. mendean opera mota ezberdin bat lez, nahiz eta beste herrialdeetan beste antzerki musikal mota bat eduki: Zartzuela (Espainian) , Operette (Frantzian) eta Music Hall (Ingalaterran). Mende bat geroago, XX. Mendean, Estatu Batuetan garatu zen.
Musikal modernoa aldi ezberdinetan garatu zen, Show Boatik (1927)hasita, jazz fantasiara 1930. hamarkadan eta musikal dramatikoetara 1940. hamarkadan besteak beste: Oklahoma(1943), Carousel (1945) eta South Pacific (1949). 60-70. hamarkadetan musikalgintzaren produkzio eta soldata kostuak hainbat antzoki itxi egin zuten, bien bitartean “Off-Broadway” eta “Off-off broadway” konpainiak areagotuz joan ziren.Gaur egun, arraroa da Broadwayen musikal berriak ez ikustea, zeinen musikalak musikal britainiarretan oinarrituta baitaude.
Azken aldiotan hainbat musikal musika talde famatuen abestietan oinarrituta daude, esate baterako, Hoy No Me Puedo Levanta (Mecano), Mamma Mia! (ABBA) eta We Will Rock You (Queen).
Musikalik ezagunenak honako honako hauek dira:
· - Chicago
· - Grease
· - Hairspray
· - Billie Elliot
· - King of Pop
- - 9 to 5



No hay comentarios:
Publicar un comentario